"Elkarteetan Eragiten Hitzarmengintzaren bidez" liburuxkaren argitaralpena

Berriki “Entitateak Euskalduntzeko Metodologiaren Garapena: Elkarteetan Eragiten
Hitzarmengintzaren bidez”
liburuxka argitaratu du Topaguneak.

Metodologiak 2.003an ateratako eskuliburuaren (“Hitzarmengintza: Entitateak euskalduntzeko metodologia”) garapena proposatzen du Euskara Elkarteak herriko elkarteekin euskararen erabilera sustatzeko hitzarmenak aurrera atera ahal izateko prozesu osoa zehaztuz. Eta aldi berean tresnak, adibideak edota erreferentziak eskainiz. Liburuxkaren eranskinetan Hitzarmengintzak Euskara Elkarteetan duen presentziaren argazkia ere jasotzen da.

Metodologiaren garapena Ebetu Hizkuntza Zerbitzuetako IƱaki Eizmendik idatzi du, Irun Irutenen Kalean Bai, Berbaroren Guk Euskaraz eta Eta Kittoren Berbia Emon egitasmoetako eta Topaguneko Entitateak Euskalduntzeko Saileko teknikarien partaidetzarekin.

Prozedurak hiru proiekto pilotoren iragazia ere izan du (Ordizian Hitzarok, Deustun Berbaizuk eta Ermuan Euskal Birusak), horien gaineko aipagarriak eskuliburuan bildu direlarik.

Maiatzean aurkezpen saio bat antolatuko du Entitateak Euskalduntzeko Sailak, baina inork aleren bat aurretiaz nahi badu jarri Sailarekin harremanetan (94-4471618 edo 637588785 – Galder).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude