Uztailean haur eta gazteentzako aukera GaraiON naturartean

GaraiON naturarteak iaz bezala uztailerako Euskara Elkarteei zuzendutako eskaintza sortu du: uztailean zehar Garaioko Parke Naturalean kokatuta dagoen Otaza Etxean egun pasak egiteko aukera. Eskaintza hau haur eta gaztetxoei zuzendua dago. Aukera paregabea da ikasturteari amaiera berezia emateko edo egun berezia antolatzeko Udalekuetako programazioaren barruan.

GaraiON proiektuak haur eta gaztetxoen izaera sortzailea sustatzea du helburu. GaraiON proiektua, Otaza Etxea edo eta eragile taldea ezagutzeko www.garaion.org

Interesa edukiz gero harremanetan jarri garaionaturartea(abildua)gmail.com edo 945063245 eta Elen-engatik galdetu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude