Udalekuak eta kreditu askeen trukea

Urtero moduan hainbat Euskara Elkarte dabil 2010eko Udalekuak eta Kanpaldiak antolatzen. Aurtengo udan ere euskaraz gozatzeko hamaika arrazoi eta mila aukera egongo da Euskara Elkarteen eskutik.

Topaguneak hainbat kontu bideratzen ditu urtero elkarte bazkideentzat ahal den neurrian,  udalekuen antolaketa errazagoa izan dadin. Mezu honen bidez gogoratu nahi dizuegu alde batetik udalekuen antolaketarako interesgarriak diren dokumentuak aurkituko dituzuela topagunearen webgunean, dokumentazioa atalean. Atal honetan dauden dokumentu guztiak ikusi eta eskuratu ahal izateko ezinbestekoa da webgunera harpidetzea. Zure elkartearen harpide izena edo gakoa gogoratzen ez badituzu edo eta harpidetza egiteko arazoak badituzu jarri gurekin harremanetan.

Bestalde, udalekuetan parte hartzeko hezitzaileek Euskara Elkarteen eskutik formazio saioa(k) jasotzen dituzten. Horietan parte hartzeagatik EHUko edozein fakultatean aukera askeko kreditu bat jasoko dute. Modragon Unbertsitatean pasa den urteetan 2 kreditu jaso izan dituzte. Aurtengoan oraindik haien erantzunaren zain gaude. Kredituen ziurtagiriak jasotzeko, elkarteetatik topagunera bidali behar duzue hezitzaile bakoitzaren  izena, bi abizenak eta N.A ren zenbakia zerrenda batean. Zerrendak jasotzeko bi data jarri dira. Lehengo uztailaren 5a eta bigarrena irailaren 10a. Uztailaren 5a baino lehen jasotzen diren zerrenden ziurtagiriak elkartean jasoko dituzue uztailaren 15a baino lehen. Ondoren irailaren 10a baino lehen bidaltzen dituzuen zerrenden ziurtagiriak elkartean jasoko dituzue irailaren 20a baino lehen.

Gai hauen inguruko edozein zalantza izanez gero deitu edo idatzi lasai

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude