Soziolinguistika Klusterrean lan-eskaintza

Lan eskaintza egin du Soziolinguistika Klusterrak. Hona deialdiaren xehetasunak:

 

Soziolinguistika Klusterrak teknikari-lanetan arituko den langile bat behar du, egun erdiko jarduerarekin

GARATU BEHARREKO LANAK:

Soziolinguistika Klusterreko teknikari-lana, proiektu desberdinetako koordinazioa, ikerketa-egitasmoak, kudeaketa, lan-taldeen koordinazioa…
OINARRIZKO BALDINTZAK:

* Euskara-maila ona izatea
* Lizentziatura mailako ikasketak izatea
* Oinarrizko soziolinguistika ezagutzak izatea
* Lan-taldeak kudeatzeko gaitasuna

BALORATUKO DA:

* Ikerketa kualitatibo eta kuantitatiboetan esperientzia izatea
* Komunikazio-arloko gaietan eskarmentua izatea
* Ofimatika programak erabiltzeko trebetasuna
* Ingelesaren ezagutza

LAN BALDINTZAK:

* Egun erdiko jarduerako kontratua

LAN-TOKIA:

* Andoain. Martin Ugalde Kultur Parkea

EPEALDIA:

* Berehala hasi eta 6 hilabeteko proba aldia izango du. Hortik aurrera lanean jarraitzeko aukera izango du.

PROPOSAMENAK eta CURRICULUMAk AURKEZTEKO:

Soziolinguistika Klusterra
Martin Ugalde Kultur Parkea
20140 Andoain

pablo[abildua]soziolinguistika.org



 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude