ORAIN GAZTE gazte politikei buruzko prozesua

ORAIN GAZTE gazte politikei buruzko prozesu partehartzailea abian jarri du Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak, Gazteriaren Euskal Legea eta III.Gazte Plana lantzeko.

Prozesu honen barruan kokatzen da martxoaren 15 eta 16an Lakuan antolatu ziren jardunaldiak. Hauen helburua, legearen eta planaren zirriborroak aurkeztu, konpartitu eta ekarpenak jasotzea.

Aipatutako jardunaldian parte hartu genuen Topaguneak eta hiru Euskara Elkartek (Ttakun, Txatxilipurdi eta Elgoibarko Izarra). Bertan gure ekarpenak egin genituen euskararen trataerari, gizarte eragileon funtzioari eta bereziki euskara elkarteen mugimenduari dagokionean.

Gazteriaren Euskal Legea eta Planaren gainean jardunaldietan egindako ekarpenak bildu eta horiek zabaltzeko proposamena egin ziguten jardunaldi amaieran. Txostena jasotzen denean euskara elkarte guztiei zabalduko zaie.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude