Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidearen aldeko manifestazioa maiatzaren 15ean

Nafarroako euskalgintzako 100 bat ordezkari bildu ziren atzo arratsaldean Iruñeko Baluarte Jauregian, Nafarroako Gobernuak euskararen kontra daraman politika salatu eta Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Era berean, aldarrikapena publiko egiteko manifestazioa iragarri zuten, datorren maiatzaren 15erako.

NAFARROAN EUSKARAZ BIZITZEKO ESKUBIDEA - Aurkezpen prentsaurrea

Deialdian salatu dutenez, ulertezina da Nafarroako Gobernua nola ari den euskaldunon kontra. Modu bereziki bortitzean ari da azkenaldian. Euskarazko komunikabideei lizentziak eta diru-laguntzak kenduz. Hezkuntza-sisteman euskara baztertuz. Euskara ikasi nahi dutenei diru-laguntza ezin urriagoak emanez, euskaltegiak itoaraziz, euskarazko ekimen eta ekitaldi guztiak murriztuz… Euskara ahal duten une eta gune guztietan itotzeko ahalegin guztiak egiten ari da.

Ekimenak norbanako askoren atxikimendua lortu du dagoeneko, eta koordinazio lanetan dabilen Kontseiluak adierazi duenez, datozen egunotan elkarte, alderdi politiko eta bestelako taldeengana ere joko dute, horien babesa ere jasotzeko asmoz. Manifestazioaren nondik norako zehatzak ere datozen egunotan iragarriko dira.

<!–
<!
@page { margin: 2cm }
P { margin-bottom: 0.21cm }
>
–>

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude