Gogoetan eztabaida foroa martxan

Urtarrilaren 23an Durangon egindako jardunaldien ondoren eztabaida foroa martxan jarri da. Joan dira aste batzuk jardunaldiak egin genituenetik eta  gerora ere jardunaldien eta euskara elkarteen artean eman beharreko hausnarketa prozesuaren bueltan izan ditugu hainbat oihartzun. Azken asteotan Argian eta bai Berrian zenbait iritzi eta gogoeta irakurtzeko aukera egon da.

Horrekin batera, aurreko astean igo genituen sarera jardunaldietako hitzaldien bideoak ere (bideo bat ezin izan dugu jarri, mikrofonoak ez baitzuen ondo jaso Juan Luis Arexolaleibaren hitzaldia).

Sareko eztabaida

Jardunaldietan jasotako iritzietatik abiatuta Zutagu.net gunean eztabaida taldea antolatu dugu. Eztabaida talde horretan euskara elkarteen bueltan ari diren lagunak gonbidatu nahi ditugu eztabaidara. Beraz, gonbidatuak daude:

  • Jardunaldietan parte hartu zutenak
  • Euskara elkarteetako langile eta boluntarioak
  • Euskara elkarteetako bazkideak
  • Gaiaren inguruan ezagutza eta interesa izan dezaketen gainontzeko lagunak

Eztabaida taldea Txerra Rodrigezek dinamizatuko du eta astero-astero gai eta eztabaidagai berriak agertuko dira, iritzi bilketa ahalik eta zabalena izateko.

Zutagu-n parte hartzeko bi urrats jarraitu behar dira:
1.- Sare sozialean izena eman, ondoko loturan agertzen den formularioa beteta (lehenago kide ez direnentzat): http://zutagu.net/account/register.php
2.- “Gogoetan: XXI. mendeko euskara elkarteak” taldera jo eta bertan parte hartu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude