Gazteria Legea eta III. Gazte Plana

Eusko Jaurlaritzak Gazteriaren Euskal Legea eta III.Gazte Planaren lehen zirriborroa lantzeari ekin dio.Hauen helburua Eusko Jaurlaritza, Aldundiak eta Udalen eginkizunak eta antolaketa definitzea gazteen egoerari modu koordinatuan aurre egiteko. Gazteriaren Euskal Legeake eta III.Gazte Planak emantzipazioa erraztea eta gazteentzako jarduerak, zerbitzuak eta ekipamenduak sustatzea du helburu nagusi gisas, hori guztiori gazteen parte hartzea bultzatuta.

Hainbat dira haur eta gazteentzako zerbitzuak eta ekipamenduak kudeatzen dituzten Euskara Elkarteak. Finkatuko diren lege eta plan berriak eragin zuzena izan dezakete zerbitzu eta ekipamenduen kudeaketan. Hori dela eta Topaguneak eta hiru Euskara Elkarteek (Txatxilipurdi, TTakun eta Elgoibarko Izarra) Eusko Jaurlaritzak antolatu dituen jardunaldian parte hartu izan dugu. Jardunaldian aukera eskaini da legeari eta planari   ekarpenak egiteko. Eta aukera baliatu dugu hain zuzen ere euskararen erabileraren ikuspegia eta gizarte eragileen ikuspegia txertatzeko.

Gai honen inguruko informazioz gehiago ikusgai dago Gazteaukera webgunean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude