Gazte Kultur Zirkuituen 2010eko udaberriko eskaintza

Uztailera bitarteko ikastaroen eskaerak egiteko epea zabalik dago.

Gazte Kultur Zirkuituak aisian eta aisiaz gozatzeko tailerrak dira, kultur arlokoak, zeharo ludikoak eta erakargarriak. Tailer sorta hau interesgarri izango zaizuela uste dugu. Ekainaren 30era bitartean izango duzue eskaerak egiteko aukera. Ikastaroek beren kostuarekiko % 35eko deskontua izango dute euskara elkarteentzat.

Zergatik dira erakargarriak tailerrak?

Ludikoak direlako, dinamikoak; horrez gain, oso malguak dira (adina, iraupena,…). Partaidetza ahalbidetzen dute, hurbilak egingo zaizkie gazteei, dela hizkera aldetik, nola leku aldetik.

Zertarako antolatu horrelako ikastaroak?

  • Gazteen hizkuntz ohituretan eragiteko edo ohitura horiek sendotzeko
  • Gazte hizkera garatzeko modu eta esparru naturaletan
  • Aisiako eskaintza aberasteko eta osatzeko

Nola eskatu ikastaro eta tailerrak?

  • Bestelako programekin egiten den bezala, eskaera orria bete eta Topaguneara bidali
  • Argibideak eskatzeko: gazteak2[abildua]topagunea[puntu]com edo 946215968 (Amaia)

Informazio gehiago aurkezpen dokumentuan topatuko duzue. Ikusten duzuenez erraza da prozesua eta eskaintza erakargarria, anima zaitezte!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude