Azken egunak IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU egitasmoan parte hartzeko

'Day 14 - Visual Representation of a Reading List' by margolove on FlickrEgitasmoa apirilaren 23an ipiniko da martxan, baina, MARTXOAREN 23an amaitzen da epea parte hartu nahi duten elkarteek izena emateko. Aurtengoa laugarren edizioa izango da eta zenbait berrikuntzarekin dator.

Egitasmoak garapen handia izan du martxan ipini zenetik eta urtez urte, emaitza positiboagoak izaten ditu, bai liburutegietan bai liburu dendetan.

Artxiboetan, honako dokumentazioa doa:

– Egitasmoaren AZALPENA ( helburuak, funtzionamendua, ezaugarriak,…)

– Parte hartzeko kontuan hartu beharreko OHARRAK ( epeak, elkartearen ekarpena, berrikuntzak,…)

– Parte hartzerako SUSTAPEN OSAGARRIrako ideiak ( Irakurraldiak, liburu aurkezpenak, ikuskizunak, solasaldiak, zozketak,..)

Kontsultatu, baloratu, eta animatu zuen herrietan euskarazko irakurketa sustatzen.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, kulturgintza[abildua]topagunea.com helbidera idatzi ( Manuel)

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude