Agur Zarauzko Txaparro aldizkariari

txaparro.jpgZarauzko «Txaparro» herri aldizkaria ixteko erabakia hartu behar izan du Txaparro Kultur Elkarteak, proiektua aurrera ateratzeko zailtasun ekonomikoen eraginez.

Aldizkariaren ordezkariek agerraldi publikoa egin dute Zarauzko udaletxe aurrean, itxieraren arrazoiak azaltzeko. Aldizkaria 2001eko irailean sortu zen, herritarrei herriko kontuak euskaraz eta dohainik azaltzeko asmoz eta, harez geroztik, 100 ale baino gehiago argitaratu dituzte. Aldizkariko lan-taldeak esan duenez “125. alea prestatzen ari gara orain, hain zuzen, baina agur esateko garaia iritsi zaigu”.

Proiektua aurrera ateratzeko, ezinbestekoa izan da hasieratik Udalaren laguntza, eta , “azken bost urteetan laguntza hori murrizten joan da eta erabaki larri hau hartu behar izan dugu”, azaldu zuten.

Aldizkaria alde batera utzita, Txaparro Kultur Elkartearen asmoa bestelako jarduerak indartzea da: “Oraindik ere asko daukagu herriari eskaintzeko eta euskararen aldeko apustu hori ez dugu bertan behera lagako”. Gonbitea ere luzatu diete herritarrei, proposamenak eta ideiak elkartearekin konpartitzeko.

Informazio gehiago: Urola Kostako Hitza

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude