Irakurle azterketak Anboto, Begitu eta Otamotz aldizkarietan

Durangaldeko Anboto, Arratiako Begitu eta Urretxu-Zumarragako Otamotz aldizkariek haien irakurleriaren gaineko azterketari ekingo diote egunotan. Azterketok Eusko Jaurlaritzaren HEHOBA deialdiko diru-laguntzari esker egingo dira, eta Andoaingo Aztiker enpresa espezializatuak du haien ardura teknikoa. Azterketaren zati nagusia telefono bidezko galdeketa masiboa da, aldizkari bakoitzaren banaketa esparruan 900 bat laguni egingo zaiona.

Hirugarren urtea da Federazioko aldizkariek horrelako azterketak egiten dituztela, eta orain arte oso emaitza positiboak lortu dira, batez ere aldizkarien irismenari eta irakurleen atxikimendu mailari dagokionez. Espero dugu aurtengo datuek ere joera positiboari eustea.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude