ZINEA EUSKARAZ, film laburren zirkuitua martxan.

 

 

Film Laburren Zirkuituaren aurtengo edizioan,  parte hartu nahi dela jakinarazteko hiru asteko  epea, gaur zabaldu da.

Zazpigarren edizioa, aste santu osteko asteetan egingo da, apirilaren 12tik maiatzaren 16ra, baina martxoaren 5era arteko epea dute parte nahi duten elkarteek; aretoa, eguna eta ordu egokienak aukeratu eta eskaera-orria  gazteak2@topagunea.com ( Amaia) helbidera bidaltzeko.

Aurten, bederatzi film erakutsiko dira emanaldi bakoitzean, horietako bi, abenduaren 12an, Bermeon egin zen KAMERATOIAn sortu eta saritutakoak. Emankizunak guztira, 67 minutu inguruko iraupena izango du, eta nahi duten elkarteek, ondorengo solasaldia antolatu ahal izango dute, zuzendarietako baten parte hartzearekin.

Honako ikus-entzunezko hauek osatuko dute emanaldi bakoitza:

” Amona putz” ( 9´04″) Telmo Esnal.

“Ahate pasa” ( 12´ 58″) Koldo Almandoz.

” Nora zoaz ?” ( 4´02″ ) Josu Bergara.

” Zorion hutsa” ( 12´56″)  Janire Fernandez.

” Esaiok” ( 7´39″) Jon Murray

” Clark eta Boris “ ( 11´30″)  Iñigo Garcia.

” Odisea Etxaldean” ( 4´30″ )  Urko Mauduit

” Neguko hitzak” ( 3´15″)  Blackandeker films ( KAMERATOIA 2009)

” Nireak dira” ( 2´04″)  Epalzaren alargunak  ( KAMERATOIA 2009 )

Atxikitako dokumentuetan, alde batetik, film bakoitzaren sinopsia, aktoreak, zuzendariaren filmografia eta fotograma bana aurkituko dituzue, eta bestetik, zirkuituan parte hartzeko baldintzak eta eskaera-orria.

Parte hartu. Antolatu ikus-entzunezko sorta horren emanaldi bat zuen herrian. Zabaldu euskarazko zinea. Sortu kultura euskaraz bizitzeko uneak.

Informazio gehiago behar izanez gero, kulturgintza@topagunea.com helbidera idatzi ( Manuel).

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude