Irakurketa sustatzeko "Irakurri, gozatu eta oparitu"

IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU.

Liburuaren nazioarteko egunean, hau da, apirilaren 23an, ipintzen da martxan egitasmo hau  eta hiru hilabetez luzatzen da, uztailaren bukaera arte, ia. Aurten ere, horrela izango da, baina horretarako, aurretik, martxoaren hasieran, informazio zehatzagoa bidaliko da elkarteetara eta ohikohiru asteko epea zabalduko da parte hartu nahi duenak Topaguneari jakinarazteko.

Urtez urte hedatzen ari den eta emaitza hobeak ematen dituen egitasmoa da hau. Iaz 21 herritan ipini zuten martxan. Liburutegi gehienenetan, adin tarte ezberdinen euskarazko liburuen maileguak igotzeaz gain, 913 irakurle-fitxa bete ziren eta beste horrenbeste erosketa-txeke banatu. Txekeak erabilita 537 liburu saldu ziren, 2008an baino %59 gehiago.

Elkarte antolatzaileak  diru ekarpen bat egiten du eta horrekin zabalkunderako kartel eta orriak jasotzeaz gain,  liburu dendan egiten diren deskontua guztiak ordainduta geratzen dira.

Liburutegia, liburu denda eta euskara elkartea, gutxienez, auzolanean jardutea behar duen egitasmoa da hau, eta martxoaren hasieran, informazioa eta izena emateko epearekin batera, parte hartzea dinamizatzeko zenbait ideia-proposamen zabalduko zaizkie  elkartei.

Informazio gehiago behar izanez gero, kulturgintza@topagunea.com helbidera idatzi ( Manuel)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude