Parte hartze handia larunbateko jardunaldietan

100 lagun baino gehiago batu ginen urtarrilaren 23an Durangon XXI. mendeko Euskara Elkarteen izaeraz solasteko. Ekarpen kopurua eta parte hartze maila oso handia izan zen latn-talde guztietan, eta oraindik egun batzuk beharko ditugu bertan esandako guztiakn ondo sintetizatu ahal izateko. Behin hori eginda, eztabaidatzen jarraitzea da asmoa, horretarako sortu berri den zutagu interneteko plataforma erabiliz.

Dena prest uzten dugun bitartean, eguneko argazki batzuk jarri dizkizuegu hemen. Mila esker guzti-guztioi zuen ekarpenengatik!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude