Mugarik gabeko telebista kanpaina eta sinadura bilketa

Euskaltzaindia, Kontseilua eta Eusko Ikaskuntza “Mugarik gabeko telebista” kanpaina bultzatzen ari dira Euskal Herrian. Nafarroan Euskal Telebista ikusten jarraitu ahal izatea da sinadura bilketaren helburu nagusia. Herrialde Valentziarretan abiatutako kanpaina Euskal Herrira ekarri dute hiru erakundeok horrela.

Kanpainaren gaineko informazio gehiago Kontseiluaren webgunean aurkitu ahal izango duzue; bertan azaltzen dira kanpainaren nondik norakoak.

 

Sinadura bilketa herrietan

Urtarrilaren 18a eta otsailaren 25a artean egingo den sinadura bilketako orriak eskuragarri daude Kontseiluan. Euskara Elkarteren batek bere bazkide eta herritarren artean sinadurak biltzeko asmoa baldin badu, jo ezazue Kontseiluko komunikazio arduraduna den Saio Rodriguezengana eta berak helaraziko dizkizue sinadura orriak.

Sinadura orriak eskatzeko telefonoa: 943 30 35 50

e-posta: saioa[abildua]kontseilua.org

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude