Irakurri, gozatu eta oparitu. Apirilean laugarrenez.

<!–
/* Style Definitions */
p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal
{mso-style-parent:””;
margin:0cm;
margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:12.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;}
a:link, span.MsoHyperlink
{color:blue;
text-decoration:underline;
text-underline:single;}
a:visited, span.MsoHyperlinkFollowed
{color:purple;
text-decoration:underline;
text-underline:single;}
@page Section1
{size:612.0pt 792.0pt;
margin:70.85pt 70.85pt 70.85pt 70.85pt;
mso-header-margin:35.4pt;
mso-footer-margin:35.4pt;
mso-paper-source:0;}
div.Section1
{page:Section1;}
/* List Definitions */
@list l0
{mso-list-id:206531843;
mso-list-type:hybrid;
mso-list-template-ids:203463986 -160146952 70058009 70058011 70057999 70058009 70058011 70057999 70058009 70058011;}
@list l0:level1
{mso-level-text:%1-;
mso-level-tab-stop:36.0pt;
mso-level-number-position:left;
text-indent:-18.0pt;}
ol
{margin-bottom:0cm;}
ul
{margin-bottom:0cm;}
–>

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Taula normala”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Hauxe da, egitasmoaren funtzionamendua:

 

1- Herriko liburutegian euskaraz dagoen edozein liburu hartu.

2- Etxera eraman, irakurri eta gero liburutegira itzuli.

3- Itzulitakoan, fitxatxoa bete eta erosketa-txeke bat jaso liburutegian bertan.

4- Txekearekin, euskarazko beste edozein liburu % 25 merkeago erosi. ( Euskara elkarteko kide bagara deskontua %50ekoa izango da.)

5- Liburua, lagun bati oparitu. ( edo zeure buruari, merezi duzu eta)

Helburua, euskarazko irakurzaletasuna sustatzea da.

 

Urtez urte hedatzen ari den eta emaitza hobeak ematen dituen egitasmoa da hau. Iaz 21 herritan ipini zuten martxan. Liburutegi gehienenetan, adin tarte ezberdinen euskarazko liburuen maileguak igotzeaz gain, 913 irakurle-fitxa bete ziren eta beste horrenbeste erosketa-txeke banatu. Txekeak erabilita 537 liburu saldu ziren, 2008an baino %59 gehiago.

Liburuaren nazioarteko egunean, hau da, apirilaren 23an, ipintzen da martxan egitasmo hau  eta hiru hilabetez luzatzen da, uztailaren bukaera arte, ia. Aurten ere, horrela izango da, baina horretarako, aurretik, otsailaren 8an, informazio zehatzagoa bidaliko da elkarteetara eta hiru asteko epea zabalduko da parte hartu nahi duenak Topaguneari jakinarazteko.

Hainbat elkartetan, hurrengo hilabeteetako edo urte osoko plangintza egiten dihardute asteotan. Hori dela eta, proposatzen dizuegu aukera hau baloratzea eta zuen herriko euskaldunengan irakurzaletasuna sustatzeko aurreikustea. Parte hartzeko baldintzak, iazkoen antzekoak izango dira. Elkarte antolatzaileak ekarpen bat egiten du eta horren truke zabalkunderako kartel eta orriak jasotzeaz gain, liburudendan egingo diren deskontua guztiak ordainduta geratzen dira. Horien berri zehatzagoa otsailaren 8an zabalduko dugu, baina elkarteren batek aurretik jakin nahi baditu, kulturgintza@topagunea.com idaztea baino ez dauka.

 

 

ANIMATU. AURREIKUSI. SUSTATU.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude