Udagoieneko Osteraren abenduko emanaldiak

Udagoieneko Ostera kultur zirkuituak aurten 10 urte bete ditu, urteurrena gurekin ospatzera gonbidatu nahi zaituztegularik. Dagoeneko bost ikuskizun ospatu dira, datozen asteotan Komeriaren Kluba umore saioarekin barre egin, Ruper Ordorikaren Haizea Garizumako diskoa entzun zein Ken Zazpi Urte bira berria zuzenean ikusteko aukera izango delarik. Sarrerak bertan zein BBKren orotariko kutxazainetan salgai.

 

KOMERIAREN KLUBA

ARRIGORRIAGA, LONBO ARETOA

Abenduak 11, barikua, 21:00etan

Sarrera: 6€

Aktoreak: Iban Garate Aitziber Garmendia Ana Elordi Ane Zabala Galder Perez Jon Plazaola

DJ-a: DJ Oleaktiff

Komeriaren kluba Estatu Batuetako stand-up comedy entretenimendu genero ezagunaren euskal bertsinoa da. Keinuen zein hizkuntzaren bitartez aktoreek amerikar kafe zein klubetako ikus-entzuleei barre eginarazotea lortzen dabe. Oraingoan, euskaldunok umoreagaz gozetako aukera parerik bakoa izango dogu Lonbo aretoaren fokupean. Euskal Herri osoko aktore ezagunek bikotekideen arteko gorabeherak, euskera irakasleen zoroaldiak, Ondarroako beraneanteen abenturak eta beste hainbat istorio kontatuko deuskuez.

 

RUPER ORDORIKA

ZALLA, ZINE ANTZOKIA

Abenduak 18, barikua, 21:00etan

Sarrera: 10€.

Abotsa eta gitarra akustikoa: Ruper Ordorika

Gitarra, mandolina eta bibolina: Arkaitz Miner

Baxua: Lutxo Neira

Bateria: Hasier Oleaga

Kanta inspirauekaz, giro berezi zein abots bakanagaz, Ruper Ordorika erreferente bihurtu da urteotan. Oraingoan disko barria dakar besapean, “Haizea Garizumakoa”, sano motibagarriak diran mundu gihartsuak, sentikorrak eta ferekatzaileak sortuz. Azaroan New York-en grabaturiko 15. lana entzuteko aukerea izango dogu. 30 urteko ibilbide oparoa ospatzeko aukera parerik bakoa zeure eskura.

 

KEN ZAZPI

SANTURTZI, SERANTES KULTUR ARETOA

Abenduak 26, zapatua, 21:30ean

Sarrera: aurretik 12€, bertan 15€

Abotsa eta gitarra: Eñaut Elorrieta

Gitarra: Beñat Serna

Baxua: Igor Artzanegi

Bateria: Jon Fresko

Teklatua: Iñaki Zabaleta

“Ken Zazpi Urte” bira barria hasteagaz batera, talde bizkaitarra Santurtziko Serantes aretora dator entzuleriari omena eskaintzeko asmoagaz. 7 urte kanta sarkorrak, lelo distiratsuak eta mezu konprometiduak sortzen. 7 urte ilusino bizigarri eta gogotsuak zabaltzen. Arrakastarik arrakasta, euskal talde handienen artean kokatu da

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude