Nafarroako euskarazko hedabideen gutun irekia

Euskarabideako zuzendari-kudeatzaileari

 

Nafarroako euskarazko hedabideen ordezkariak, 2008ko iraileko prentsaurreko bateanAzaroaren 24ko datarekin Euskarabideako zuzendari-kudeatzaile Xabier Azanzak ondoko adierazpena egin zuen Xorroxin Irratian, euskarazko hedabideetarako laguntzen desblokeoa dela-eta:

“Telefonoz Topaguneko zuzendariari deitu diot orain gutxi berri txarrak emateko, Atzo arte deialdia aterako dela esan diegu bai hedabideetako ordezkariei baita medioetan galdera egin digutenei. Horretarako behar den Gobernu Akordioa sinatuko zela esan dugu. Eta gaur jakin dut atzoko Gobernu saioan ez zutela onartu diru laguntza ateratzeko behar zen akordioa. Zergatik ez zen onartu oraindik ez dakidala aitortu behar dut. Kontua da epez hain estu ibilita oso beltza ikusten dudala. Akaso hurrengo bileran….ba ez dakit “ (klik hemen elkarrizketa entzuteko)

Hitz horiei erantzunez, duela urtebetetik hona Euskarabidearekin eta Azanza jaunarekin gaia lantzen gabiltzan euskarazko hedabideen ordezkariok honako hau adierazi nahi dugu gure aldetik:

  1. Urte osoa jiraka eta bueltaka ibili ostean, ezin dugu sinetsi uztailean agindutako 240.000 euroak ez dituztela banatuko.

  2. Kasu eta une honetan Euskarabideako zuzendari-kudeatzaileari dagokio Gobernua konbentzitzeko edo presionatzeko ardura.

  3. Diru laguntza deialdia ateratzeko erabakia oraingoz Nafarroako Gobernuaren eskuetan dagoen heinean, eta egoeraren larritasuna kontuan hartuz, Euskarabideako zuzendari-kudeatzaileari eskatzen diogu, Gobernua konbentzitzeko eta presionatzeko eduki ditzakeen bide guztiak erabili ditzala, bere kargua mahai gainean jartzeraino beharrezkoa izanez gero.

Horrez gain, eta Azanza jaunak egoera erogarri hau desblokeatzen asmatuko duelakoan, agerian utzi nahi dugu beste behin ere gure prestutasuna 2.010. urtean euskarazko hedabideen egoera egonkortzeko elkarlanean segitzeko.

 

 

Iruñea 2009/11/25

 

Oskar Zapata (Topagunea)

Garbiñe Petriati (Euskarazko hedabideak)

Mikel Buldain (NafarPress)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude