Nafarroako batBIRAlau kultur zirkuituaren hirugarren edizioa abian

  • Kalitate eta formatu handiko euskarazko bost ikuskizun eskainiko ditu Nafarroako beste horrenbeste herritan

  • Azaroaren 22an hasi eta abenduaren 11n amaituko da

  • BIKO teatroa, Bertsotramarraskya, Ruper Ordorika, Zirika Zirkus eta Anari izango ditu gonbidatu.

 

BATBIRALAU 09 - RuperIRUÑEA, 2009/11/17.- Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak batBIRAlau, euskal kulturaren Nafarroako zirkuituaren hirugarren edizioa aurkeztu du Iruñean. Zirkuitua azaroaren 22an hasi eta abenduaren 11n amaituko da, eta formatu zein kalitate handiko bost ikuskizun eramango ditu Uharte, Etxarri Aranatz, Berriozar, Auritz eta Artikara.

Federazioaren zein bere kide diren Euskara Elkarteen helburu nagusia euskararen erabilera sustatzea da. Horretarako, besteak beste, kulturgintza lantzen dute, kultur sormena eta haren kontsumo aktibo eta gozagarria bultzatuz. Zeregin horretan, gainera, zirkuitua edo batera jardutea hobesten dute bakarkako eskaintzen aurrean. Izan ere, Euskara Elkarteen izaera zein kopurua kontuan hartuta (Nafarroan 14 elkarte dira Topagunearen bazkide), zirkuituek aukera paregabea eskaintzen dute ekimenen eremu geografikoa zabaldu eta jende gehiagorengana iristeko. Horren adibide dira Topaguneak antolatzen dituen Film Laburren Zirkuitua, Irakurri, Gozatu eta Oparitu, Kultur Errota eta hari lotutako formatu txikiko eskualde zirkuituak.

Horien haritik, Nafarroan kalitate handiko euskarazko kultur programazio koordinatua egiteko proposamena da batBIRAlau, aurten hirugarrenez gauzatzen dena. Helburu nagusia Nafarroako herri eta eskualdeetako kultur dinamika indartzea eta aberastea du, ikusleen bizi kalitatea hobetuz.

Horretarako, aurreko bi edizioen bideari jarraiki, kalitate goreneko bost kultur ikuskizunek osatutako ibilbide koordinatu eta erakargarria eskainiko du Nafarroako hainbat zonaldetan. Eskualde bakoitzeko errealitate soziolinguistikoa kontuan hartu eta hainbat ikus entzule mota zein adin talderi zuzendutako kultur eskaintza askotarikoa eta erakargarria antolatu du Topaguneak.

Horrelako proiektu bat aurrera eramateko antolakuntza sendoa bermatzea behar-beharrezkotzat jotzen dute antolatzaileek. Horretarako, ezinbestekoa ez ezik, egitasmoaren helburu nagusienetakoa ere bada, erakunde publiko zein pribatuekin eta gizarte mugimenduarekin elkarlanean aritzea. batBIRAlau izeneko egitasmo hau, horren adibide argia da: euskara elkarteen ekimenez abiatu zen kultur zirkuitu honek, CANen bezeroek emandako bultzadari esker egin du bide eta Uharte, Etxarri Aranatz, Berriozar, Auritz eta Berriobeitiko udalek, eta Diario de Noticias zein Berria egunkariek eskainitako babesean aurkitu du aurrera jarraitzeko adorea.


<!–
@page { margin: 2cm }
H3 { margin-bottom: 0.11cm }
H3.western { font-family: “Arial”, sans-serif }
H3.cjk { font-family: “Arial Unicode MS” }
H3.ctl { font-family: “Tahoma”; font-size: 13pt; font-weight: normal }
P { margin-bottom: 0.21cm }
–>

EGITARAUA

 

Azaroaren 22an, igandea, 19.30etan, Uharteko Kultur Etxean

BIKO teatroa. “ EUSKARAZETAMOL” antzezlan umoretsuaren emanaldia.

 

Azaroaren 27an, ostirala, 22:00etan, Etxarri Aranatzeko Kultur Etxean

BERTSOTRAMARRASKYA. Bertsolaritza, narrazioa eta zuzeneko marrazketa uztartzen dituen ikuskizun berritzailearen emanaldia. Tramagilea: Xabi Paya, Marrazkilaria: Patxi Gallego Bertsolariak: Erika Lagoma, Julio Soto, Jon Barberena, Joxe Juan Zubieta ( Etxabe)

 

Azaroaren 28an, larunbata, 20:00etan, Artikako Kultur Etxean

RUPER ORDORIKA “ Haizea garizumakoa” disko berriaren aurkezpena eta bere errepertorioaren onenaren errepasoa.

 

 

Abenduaren 6an, igandea, 17:00etan, Auritzeko Kultur Etxean

ZIRIKA ZIRKUS talde ezagunaren “ ilargian ” ikuskizun berriaren emanaldia.

 

Abenduaren 11n, ostirala, Berriozarko Musika Eskolan.

ANARI eta bere bandaren “ Irla izan” disko berriaren aurkezpen kontzertua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude