Kameratoia 09n izena emateko epea zabalik

KAMERATOIA 09 - AurkezpenaTopaguneak eta Bermeoko Udalak KAMERATOIAren bosgarren edizioa aurkeztu dute Bilbon. Lehiaketa abenduaren 12an izango da Bermeon eta, beti bezala, 3.600 euro banatuko ditu saritan. Izena emateko epea azroaren 30era arte dago zabalik eta, aurkezpenean esan dutenez, komeni da izen ematea lehenbailehen ematea, lekuak mugatuak dira eta.

KAMERATOIA ikus-entzunezko rallya da, erlojuaren kontrako bideo lehiaketa, hain zuzen ere. Parte hartzaileei hamar orduko epea ematen zaie egunean bertan ezagutuko duten gaia eta hainbat ezaugarri errespetatu behar dituen bideoa sortzeko. Lehiaketa gazte sortzaile euskaldunei zuzenduta dago eta, aurkezpenean azpimarratu dutenez, bistan da oraindik deskubritu gabeko talentu asko daudela gazteon artean. Hona, esate baterako, 2008ko lehen saria jaso zuen lana:

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude