Hitzarmengintzako proiektu pilotoa Deustun

“Hitzarmengintza: Elkarteetan Eragiten Hitzarmengintzaren bidez” prozedura martxan jarri duten 3 proiektu pilotoak (Ordizian Hitzarok, Deustun Berbaizuk eta Ermuan Euskal Birusak) ari dira fruitu berriak ematen.

Ordiziako Hitzarok Ordizia Rugbyrekin irekitako bidetik, Deustuko Berbaizuk hitzarmena sinatu du Gazte Alai Aisialdi Taldearekin. Gazte Alai 40 urteko ibilbidea duen Aisialdi Taldea da Deustun,eta gaur egun 60 gazte inguru mugitzen dituen elkartea da. Hitzarmenean hainbat atal lotu dituzte bi elkarteek. Horien artean aipagarri Gazte Alai Aisialdi Taldeak martxan dituen taldeen erdiak euskaraz funtzionatzen jarri dituela ikasturtea hastearekin batera. Beste hainbat arlo ere jorratuko dira hitzarmenarekin, betiere Berbaizuren babesarekin landuko direnak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude