Auzolandegiak antolatzeko deialdia EAEn

2010 EAN AUZOLANDEGIAK PROGRAMARAKO PROIEKTUAK AURKEZTEKO DEIALDIA

Deialdi hau EAEko erakunde publikoei eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei zuzenduta dago. Erakunde hauek auzolandegiak antolatzeko proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte abenduaren 26ra arte. Auzolandegietan boluntarioek  egin beharreko lan-arloari dagokionez aukera zabala da: ingurumena, arkeologia, berreraikitzea, gizarte-lana, antzerkia, artea, ondarea berreskuratzea…. Erakunde interesatuek kontuan hartu beharko dute auzolandegien xedea dela hainbat jatorri eta kulturatako gazteen arteko elkarbizitza eta kultur trukea bultzatzea, auzolandegia hartuko duen komunitatearen onerako izango den boluntario-lanaren bidez.

Informazioa gehiago: Astialdi Foroa (pdf)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude