Udagoieneko Osteraren hamargarren edizioa abian

<!–
<!
@page { margin: 2cm }
H1 { margin-bottom: 0.11cm }
H1.western { font-family: “Arial”, sans-serif; font-size: 20pt }
H1.cjk { font-family: “Arial Unicode MS”; font-size: 20pt }
H1.ctl { font-family: “Arial”, sans-serif; font-size: 16pt }
H3 { margin-bottom: 0.11cm }
H3.western { font-family: “Arial”, sans-serif }
H3.cjk { font-family: “Arial Unicode MS” }
H3.ctl { font-family: “Tahoma”; font-size: 13pt; font-weight: normal }
P { margin-bottom: 0.21cm }
>
–>

UDAGOIENEKO OSTERA 09 - Kartel orokorra

Urtero-urtero Bizkaiko antzoki handietara euskarazko kultur produkzioa hurbiltzen duen Udagoieneko Ostera kultur zirkuituak bere hamargarren ekitaldiari ekingo dio datorren barikuan, urriak 30. Zirkuitua Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatzen du, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren laguntzaz.

Zortzi emanaldik osatuko dute hamargarren Udagoieneko Ostera, Bizkaiko beste horrenbeste herritan. Zornotza, Ortuella, Bilbo, Durango, Getxo, Arrigorriaga, Zalla eta Santurtzi, horiexek izango dira Udagoieneko Osteraren formatu handiko kultur eskaintzak hartuko dituzten herriak. Oso herri ezberdinak dira tamainaren zein egoera soziolinguistikoaren ikuspegitik, baina ekimenak erakutsi nahi du guztietan ere egin daitekeela euskarazko kultur eskaintza erakargarria.

Azken finean, aisialdia euskaraz gozatzeko aukera eskaini nahi du Udagoieneko Osterak, eta hori lortzeko, derrigorra da kalitateko eskaintza erakargarria egitea. “Euskararen erabileran eragiteko, funtsezkoa da hizkuntza gozamenarekin, lotzea, eta horretarako oso eraginkorrak dira Ostera bezalako zirkuituak”, azaldu du Topagunearen Zuzendariak, Jasone Mendizabalek. “Topagunearen kide diren herrietako euskara elkarteen kultur jardueraren ezaugarri nagusiak; parte hartzea, jarraikortasuna, sormena eta auzolana badira ere, Udagoieneko Ostera bezalako punta-puntako kultur ikuskizunen eskaintza hau, osagarria da guztiz, urtean zehar horiek egiten dutenarekin”, gehitu du Topagunearen ordezkariak.

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Diputatuak, Josune Ariztondok, Osteraren programazioaren izaera askotarikoa azpimarratu du: “Hamar urte hauetan, Udagoieneko Osterak argi utzi du euskaraz badela gustu eta estilo guztietako publikoa asetzeko moduko kultur eskaintza, eta hori erakustea oso garrantzitsua da”.

Topagunearen Kulturgintza Saileko teknikariak, Manuel Morenok, zirkuituak artistentzat duen balioan jarri du azentua: “haien lanak erakusteko primerako aukera da Udagoieneko Ostera”. Guztira, hamabi musika eta antzerki talde jarriko ditu dantzan kultur zirkuituak, 50 artista baino gehiago: Lor eta Eraso rock taldeak, Mirande Kabareta, Anari, Mursego, Sorkun, Keu Agirretxea, Kerobia, Komeriaren Klubeko sei aktoreak, DJ Oleaktiff, Ruper Ordorika eta Ken Zazpi izango dira taula gainean. BBK Fundazioko Gorka Martinezen esanetan “guretzat plazer handia da eszenatokian, eta eszenatokitik kanpo ere, horrenbeste jende mugitzen duen ekimen batean gure ekarpen xumea egin ahal izatea”.

Aurtengo programazioan lau disko berriren aurkezpenak izango direla azpimarratu da: Ruper Ordorikak “Haizea Garizumakoa” disko berria aurkeztuko du Zallako Zine Antzokian; Kerobiak “Papera eta kartoia” aurkezten jarraitzen du eta Areetara ekarriko du oraingoan bere musika eskaintza; Anariren “Irla izan” lana ezagutzeko parada Bilboko Kafe Antzokian izango da, eta; azkenik, Elorrioko Lor hirukoteak “Rock Terapia” eramango du Zornotzara, Eraso! Taldearen aurre-estreinaldiarekin batera. Aipatzekoa da halaber, “Ken Zazpi Urte” biraren Santurtziko emanaldia.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude