Hitzarok Ordizia Rugby Elkartearekin hitzarmena sinatu du

Urriaren 2an Ordiziako Hitzaro Euskara Elkateak eta Ordizia Rugby Taldeak euskararen erabilera sustatzeko hitzarmena sinatu dute. Hitzarmena 2.009ko otsailean hasitako lankidetzaren emaitza da. Hilabeteak eman dituzte adostutakoa lantzen, eta hitzarmenean jasotakoa bideratzen jardungo dute aurrerantzean.

Hitzarok “Elkarteetan Eragiten Hitzarmengintzaren bidez” metodologia aplikatuz martxan jarri diren 3 proiektu pilotoetako bat burutzen dihardu eta honakoa da metodologia hori aplikatuta sinatzen den lehen hitzarmena. Topagunea, Ebete Hizkuntza-Zerbitzuak eta Entitateak Euskalduntzeko Sailean parte hartzen duten elkarteen artean diseinatu zuten aipatu metodologia eta 2.010eko hasierarako argitaratuko da liburuxka formatoan.

Zalantzarik ez, Hitzaroren eta Goierriko kirol elkarterik indartsuen eta jendetsuenetakoa den Ordizia Rugby Elkartearen arteko hitzarmena, luze iraungo duen lankidetza baten hasierako mugarria izatea espero dugu. Eta nola ez, hitzarmen askoren artean lehena besterik ez izatea ere bai!

Informazio gehiago:

 

Argazkia: Hitzaro Euskara Elkartea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude