Egizu Getxo Berbalaguna saritua

Hemendik Gizarte Ekintza saria eman diote Getxoko Egizu elkarteari. Deia egunkariaren gehigarria da Hemendik eta eskualdean emandako sarien artean Egizu ekimena saritu dute gizarteari egiten dion ekarpenagatik.

Gaur egun Euskal Herrian dagoen Mintzapraktika egitasmoen artean dinamikoenetakoa dugu Egizu egitasmoa. Iaz 200 parte hartzailetik gora izan zituen Getxoko Berbalagunak eta asko dira ekimenaren baitan antolatzen dituen jarduerak: gurasoei zuzendutako Sendi programa, irteerak, literatur txokoa, tailerrak eta beste hainbat ekimen.

Egizuko lagunek merezitako saria jaso dute beraz. Zorionak ekipo!

 

Informazio gehiago:

Argazkia: Egizu – ccby

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude