Debako Zuhatza elkarteak bazkidetza kanpaina abiatu du

Bazkide kanpaina aurkeztu du Debako Zuhatza Euskara Elkarteak. Asmo berriturik agertu dira Zuhatza Elkarteko ordezkariak gainera, egitasmo berriei gogotsu ekiteko gogoz.

  • Berriketan hilabetekaria indartzeko apustua aipatu behar da egitasmoen artean. Idarberriturik jasoko dute Debako biztanleek aldizkaria hurrengo hilabeteetan. Zabalkundea bikoiztu eta itxura berritu diote jadanik arduradunek. Bazkideekin bestelako komunikazio tresnak sortzeko gogoa ere agertu dute Zuhatzako kideek, Debako euskaltzaleen sarea zabaldu eta indartzeko asmoz.
  • Mintzalaguna egitasmoa ere martxan dute aurten, harreman sareak indartzen jarraitzeko.
  • Azkenik, kultur eskaintza handitzeko apustu berria egingo dute Zuhatzako lagunek.

 

Informazio gehiago: koordinatzailea[abildua]zuhatza.com

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude