Bertsoberriz Altsasun 09 Kima elkartearen eskutik

Iaz aurreneko esperientzia positiboa izan eta gero, aurten ere Altsasuko Kima Euskara Taldeak Nafarroako Bertsozale Elkartearen laguntzaz antolatuta, hemen da berriro Bertsoberriz Altsasun zikloa. Bi erakundeok ekimen horrekin altsasuarren eta, oro har, sakandarren artean bertsozaletasuna zabaldu eta sustatu nahi du.

Bertsoberriz Altsasun zikloak lau ekitaldi izanen ditu bere baitan. Hasiera, iaz bezala, ferietako ostiralean emanen zaio. Eta festa giroan gaudela baliatuta zer hobe mahaiaren inguruan afaltzera bildu eta bertsolarien saioarekin gozatzea baino? Hitzordua hilaren 16rako dago jarria, 21:30ean (izan puntualak), Amandrea elkartean. Gure artean Julen Zelaieta eta Jesus Mari Irazu bertsolariak izanen dira. Txartelak dagoeneko salgai daude Iortia kultur gunean, 20 eurotan. Txartelak urriaren 14ko 14:00ak arte egonen dira salgai. Gabe gelditu nahi ez baduzu mugitzea duzu!.

Behin martxa hartuta, zikloak gelditzerik ez du izanen, Altsasuko gaztetxea bi inprobisazio motaren uztartzearen lekuko izanen da: bertsolaritza eta hip-hop kulturatik sortutako rapa. Guztia Bertsound systeman bildua. Gaztetxeko eskenatokian bertsolariak rap abeslari eta disko jartzaileen artean, eta haiekin batera, ariko dira kantuan. Aukera berria molde berrietara zabaltzen ari den bertsolaritza ezagutzeko. Dataren berri aurrerago emanen dugu.

Betiko bertso saioa ekarriko du Bertsoberriz Altsasun zikloak Iortia kultur gunera aurrerago. Lau urtean behin jokatzen da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa dagoeneko martxan da. Hartan ari diren 6 bertsolari izanen dira gure artean kantuan. Saioaren data aurrerago jakinaraziko dizuegu. Sarrerak 3 eurotan izanen dira salgai (12tan Ttotto bertsolari altsasuarrari buruzko liburua erosten dutenendako). Aurretik jakinrazi nahi duguna da Iortiako areto txikian izanen dela saioa eta 90 sarrera baizik ez direla salgai jarriko.

Informazio gehiago

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude