HEHOBA deialdia kaleratzear

<!–

–>

Jakin berri dugunez, irailaren 23aren bueltan argitaratuko da 2009ko HEHOBA diru-laguntza deialdia. Deialdiaren helburua euskarazko hedabideak hobetzeko azterlanak laguntzea da, eta TOPAGUNEAn aprobetxatu beharreko aukera dela iruditzen zaigu.

GrafikaHori dela eta, azken bi urteotan elkarlana mantendu dugu AZTIKER ikerketa enpresarekin, nahi duten aldizkari bazkideen irakurleen azterketak egiteko. Elkarlan horri esker, …ETA KITTO!, AIKOR!, BARREN, KARKARA eta ALDAIZE aldizkarien irakurleen azterketa xehea egin dugu azken bi urteotan, datu ezin interesgarriagoak lortuz (aldizkari bakoitzaren irakurle kopuru absolutua, euskaldunen eta erdaldunen arteko irismena, irakurleen iritzia aldizkariari buruz, hobetu beharreko alderdiak…).

Diru-laguntza baliatuz eta TOPAGUNEAk ikerketok koordinatzen hartu duen eskarmentuari esker, interesa duzuen aldizkariok aukera duzue irakurleen azterketa sakona egiteko, oso esfortzu txikia eginda lan zein ekonomia aldetik:

  • Diru-laguntzak (gehienez 15.000 euro) ikerketa enpresaren faktura osoa estaltzen du.
  • Koordinazio eta burokrazia lan gehien-gehiena TOPAGUNEAk hartzen du bere gain.
  • Aldizkariak oso lan gutxi egin behar du: inguruko errealitatearen berri eman ikerketa enpresari, TOPAGUNEAri laguntza eskariak eta zuriketak egiteko informazioa pasa, eta gehienez ere 2.000-3.000 euroko gastua egin. Trukean, 20.000 eurotik gorako balioa duen azterketa jasotzen du.

Horrez gain, irakurleen azterketaz bestelako ikerlanak egiteko aukera ere badago, nahi izanez gero. Halaxe egin izan dute Goienak eta Ttipi-Ttapak, emaitzak ere oso onak lortuz.

Lanak aurreikusten joateko, oso garrantzitsua da bazkideon artean interesa nortzuek duzuen jakitea. Beraz, aukera baliatu nahi duzuenoi lehenbailehen adierazteko eskatu behar dizuegu. Horretarako, eta zalantzak argitzeko, ondoko bide hauek erabili:

Joxe Rojas (Hedabide Saila): aldizkariak[a bildua]topagunea.org // 94 681 48 21

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude