HEHOBA deialdia argitaratu da

AZTIKER datu taulaEusko Jaurlaritzak aste honetan bertan kaleratuko du HEHOBA (Hedabideetan Hobekuntzak egiteko Azterketak) izeneko diru-laguntza deialdia. Aurreko bi deialdietan, aldizkarien irakurleak eta iritziak ezagutzeko azterlanak bideratu ditugu Topagunetik, eta emaitzak oso positiboak izan dira. Azterlana egin duten aldizkariek informazio piloa jaso dute euren irakurle kopuruaz, profilaz, asebetetze mailaz… eta gainera espero baino balorazio positiboa jaso dute kasu guztietan.

Deialdia, esan bezala, irailaren 23an argitaratu da eta hilabeteko epea izango da eskabideak egiteko. Beraz lehenbailehen jakin behar dugu bazkideetako zeintzuek duzuen interesa. Beraz, azterketa egin nahi izanez gero, edo informazio gehiago behar baduzue, jarri kontaktuan lehenbailehen Hedabide Sailarekin:

Joxe Rojas – 94 681 48 21 – aldizkariak[abildua]topagunea.org

Deialdia Eusko Jaurlaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu da: HEHOBA deialdia 2009

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude