Film laburrak aurkitzen lagundu.

Topaguneak eta horretara animatuko zareten euskara elkarteok, Film Laburren Zirkuituaren 7. edizioa antolatuko dugu 2010ean. Seguruenik otsailaren bigarren hamabostaldia eta aste santu bitarteko sei asteetan eskainiko dira emanaldiak, baina hori posible izan dadin, lanean hasi gara, dagoeneko.

Lehenengo zereginetako bat, emankizuna osa dezaketen  filmen lokalizazioa izaten da eta horretarako oso komeni eta baliagarria izaten da herrietako elkarteek eman ahal duzuen informazioa. Film laburren bat, euskaraz, egin duen edo egiten ari den norbait ezagutzen baduzue, mesedez, emaiozue zirkuituaren berri eta gurekin harremanetan ipintzeko modua eskaini.

Datorren urteko zirkuituan parte hartzeko deialdia, seguruenik, urtarrilaren hasieran zabalduko dugu, beraz, aurreikusi ahal duzue, zuen herrian, emanaldi bat antolatzeko aukera hau 2010eko elkartearen plangintzan.

Film laburrak ezezik, Kultur Errotarako ikuskizunak ere proposatu ahal dituzue, jakina ; musika edo antzerki taldeak, ipuin kontalariak, bidaia edo mendi diaporamak, literatura emanaldiak, magoak, bakarrizketak,………

Emaiezue aukera zuen inguruko sortzaile euskaldunei, jar itzazue harremanetan kultur zirkuituekin.

Informazio gehiago: kulturgintza(abildua)topagunea.com ( Manuel)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude