Tokiko.tv, euskarazko tokiko telebistak sarean

 

Euskarazko tokiko telebistek badute bere txokoa sarean. Horrela, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiako zenbait eskualdetan hainbat urtetan telebistok egindako lana hedatu egingo da euskaldunak dauden txoko guztietara. Izan ere, ezaguna da tokiko telebista hauetako bakoitzaren jarduna bere eskualdean, baina eskualdez gaindi tokiko telebista sare bat badagoela eta eduki ugari sortzen dituela erakutsi nahi du egitasmo berri honek.

tokiko.tv web argazkiaTokiko.tv-ren bidez Gipuzkoako Erlo telebista, Goiena telbista (GOITB), Goierri telebista eta 28 kanala, Nafarroako Ttipi-Ttapa telebista eta Xaloa telebista eta Bizkaiko Oizmendi telebistaren edukiak ikusi ahal izango dira. Topaguneak ere bere kanal propioa izango du Tokiko.tv berrian.

Tokiko elkartearen ekimena da Tokiko.tv. Euskarazko tokiko telebistek eta Topaguneak sortu zuten elkartea 2004 urtean, tokiko telebistak indartzeko eta elkarren artean indarrak metatzeko helburuz. Urteotan asko izan dira elkartearen ekimenez sortu diren trukeak, ekoizpenak eta ekimenak. Zalantzarik gabe, Tokiko.tv urrats garrantzitsua da elkartearentzat, euskarazko telebistek egiten duten lana eskualdetik harantzago ikustarazteko aukera emango duelako.

Informazio gehiago:

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude