Zugaz.com sare soziala sortu du Goiena kooperatibak

goiena.net-eko argazkia (cc-by-nc)Goiena kooperatibak Zugaz.com sortu du, gazteei zuzendutako sare soziala. Euskarazko sare sozial berri honetan gazteei beraien arteko harreman sareak antolatu, sarean jokatu, artxiboak elkarbanatu, argazki eta bideoak igo eta hainbat aukera gehiago aurkitzen dira. Sare sozialaren inguruko informazioa goiena.net-en aurkitu daiteke.

Egitasmo berri honekin, gero eta eskaintza zabalagoa sortzen ari da Goiena sarean. Lehenago sortu izan dituzten egitasmoen artean aipagarriak dira Danbaka eta guraso.com gunea (Txatxilipurdi elkartearekin batera sortutakoa).

Irudia: Goiena.net ; cc-by-nc

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude