Ttipi-Ttapak jaso du Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietako Ohorezko Aipamena

Bortziriak-Malerrekako Ttipi-Ttapa komunikazio egitasmoak Ohorezko Aipamena jaso zuen joan den larunbatean Andoainen banatu ziren Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien XXI. edizioan. Besteak beste, tokiko hedabideen alorrean aitzindari izatea, etengabeko berrikuntza eta inkonformismoa, eta egoera zailei irtenbidea bilatzeko ekimena nabarmendu zituen epaimahaiak Ohorezko Aipamena Tttipi-Ttapari emateko orduan. Saria Ttipi-Ttapa Fundazioko lehendakariak, Pello Apezetxeak, eta kudeatzaileak, Joxemanuel Irigoienek jaso zuten. Irigoienek nabarmendu zuen sariak “laguntza handia emango diela” aurrera jarraitzeko. Komunikazio proiektuak kolpe latza jaso zuen urte hasieran, arazo ekonomikoek bultzatuta, tokiko telebistetan aitzindaria den Ttipi-Ttapa telebistaren emanaldiak 11 urteren ostean eten behar izan zituenean.

Saridunak

Ezkerretik hasita, beheko ilaran, Gorka Bereziartua, Iñigo Martin
(Kostaldeko Trenaren lan-taldekoa) Olatz Simon, Pello Apezetxea
eta Joxema Irigoien (Ttipi-Ttapa)

Argazkiak.org | Rikardo Arregi kazetaritza sariak © cc-by-sa: sustatu

 

Ttipi-Ttaparekin batera, ondoko kazetari/egitasmo hauek ere jaso zuten saria:

  • Sari Nagusia ETBko Txinako korrespontsalak, Olatz Simonek, jaso zuen.
  • Kazetari gaztearen saria, berriz, Gorka Bereziatua, Argiako kazetariak eskuratu zuen.
  • Epaimahaiaren Sari Berezia, azkenik, Euskadi Irratiko ‘Kostaldeko Trena’ irratsaioak lortu zuen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude