Elgoibar eta Mendaron ez dago BARREN astekaria ezagutzen ez duenik

Klik haundi ikusteko
Iaz Aikor! eta …eta Kitto! aldizkariek hasitako bideari jarriki, Elgoibarko Izarra kultur elkarteak BARREN astekariari buruzko ikerketa egin du. Batetik, BARREN astekariaren irakurleen perfila ezagutzea zen helburua, eta, bestetik, herritarren iritziak jaso nahi izan ditu elkarteak.
Lan hori egiteko 15.000 euroko diru-laguntza eman dio Eusko Jaurlaritzak elkarteari. Ikerketa lanak hiru zati izan ditu:
  1. Lehenengoan idatzizko inkestak bidali zituen etxeetara BARRENek (4.500 guztira).
  2. Bigarrengoan, herriko hainbat eragilerekin hamabost elkarrizketa inguru egin ditu, euren iritzia jasotzeko.
  3. Hirugarrena, zatirik garrantzitsuena, telefonozko inkestak izan dira. Azken atal hori Aztiker, inkesta soziologikoetan espezializatutako enpresak egin du. Elgoibar eta Mendaroko 725 etxetara deitu du, eta adin eta sexu diferenteetako herritarren iritziak jaso ditu.
Ikerketaren emaitzek berretsi egiten dute iazkoetan nabarmentzen ziren joerak, eta argi erakusten dute euskarazko tokiko prentsak duen irismen eta onarpen zabala. Emaitzen laburpena joan den ostiraleko alean laburbildu dituzte BARREN astekarian, azpian ikus daitekeen gehigarrian. Azterketaren emaitzen txosten osoa ere eskuragarri jarri dute sarean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude