Aratz mendian gora mintzalagun eta berbalagunak

Maiatzaren 23an Topaguneko Mintzapraktika sailetik Aratz mendian prestatu genuen ibilbidea zoragarria izan zen. Aurreko egunetan larunbaterako zaparradak iragarri zituzten arren, ez ginen busti azkenean. Honela, Getxo, Barakaldo, Sakana, Donostia eta Iruñerriko 25 berbalagun, mintzalagun eta mintzakide hurbildu ginen Araiara goizeko hamarrak aldera.

Igoera nahiko lasaia izan zen eta inork ez zuen arazorik izan ibilbidea egiteko. Giro egunean joan zen eguna eta pote bat hartzeko aukera ere izan genuen Araian.

Hurrengo batean errepikatzeko moduko ibilaldia.

Egizuko lagunek ere beren kronikatxoa egin digute.

Argazkiak HEMEN dituzue ikusgai.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude