Txatxilipurdi – udalekuak 2010

 

Elkarte antolatzailea: Txatxilipurdi elkartea (Arrasate)

Telefonoa:943.79.54.46

E-posta: gazteak[abildua]txatxilipurdi.com

Webgunea: www.txatxilipurdi.com

Izen-emate epea: maiatzaren 7a baino lehen

Eskaintza

UDALEKU IREKIAK

Beibilekuak

Udaleku mota: Irekiak

Datak: ekainaren 28tik uztailaren 23ra

Tokia: Arrasate

Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara Zaintza zerbitzua dago

Adina: 2004/06 artean jaiotakoak

Prezioa:

Lagun berriak egiteko prest bazaudete, uztaila da hilabeterik egokiena! Jolastu, ikasi, busti, dantzatu, leku berriak ezagutu… denetik egin dezakezu gurekin ondo baino hobeto pasatuz.
Gauza asko egiteko handia zarela erakutsi iezaiguzu!

Bilin bolonka

Udaleku mota: Irekia

Datak: ekainaren28tik 23ra

Tokia: Arrasate

Adina: 2007an jaiotakoak

Prezioa: Adin tarte polit honi etekin gehien ateratzeko eta lagunak egiteko aukera paregabea daukazue gurekin.
Esperientzia duten hezitzaileen laguntzaz konfiantzazko talde giro jatorrean eta eguzki izpien babesean ipuin, kanta eta besteak beste eskulan ugari egiteko aukera ere izango duzu.

Bihurrikeixetan

Udaleku mota: Irekia

Datak: ekainaren 18tik uztailaren 23ra

Tokia: Arrasate

Adina: 2000 eta 03 artean jaiotakoak

Zaintza zerbitzua eskaintzen du

Prezioa Gau bat lagunekin pasatu, San Ferminak ospatu, hondartzan busti eta beste mila esperientzi berri bizi nahi badituzu, ez utzi aukera hau pasatzen.
Zatoz Txatxilipurdirekin euskaraz gozatzera.

Orio

Udaleku mota: Itxia

Datak: uztailaren 2tik 12ra (lehen txanda)
uztailaren 12tik 22ra (bigarren txanda)

Tokia: Orio

Adina: 12eta 14 urte bitartekoak

Prezioa:

Urtero daukan arrakastagatik Orioko udalekuak 12-14 urte bitarteko gazteentzat parada egiteko leku ezin hobea bilakatu dira.
Tradizio bilakatu diren udaleku hauetan zuk ere parte hartu nahi baduzu ez zaitez etxean gelditu eta zatoz lagunartean udaz gozatzera!

Kosta ala kosta

Udaleku mota: Ibiltaria. Eskualdeko Loramendi eta Jardun elkarteekin elkarlanean.

Datak: uztaila

Tokia: Garaio – Bakio

Adina: 14 eta 16 urte bitarteakoak

Prezioa:

Ekintza nagusiak: Eskalada, ur ekintzak, mendi ibilbideak, kontzertuak,…

Kostata batzuetan eta erraz asko bestetan, esperientzia berriak bizi nahi badituzu, zatoz gurekin Euskal Herriko txokoak ezagutzera! Mendian gora, mendian behera, uretatik isartu eta irten… erraztasun eta zailtasun artean ea udalekuetako froga guztiak gainditzeko gai zaren!!

Getaria

Udaleku mota: Iitxia

Datak: uztaila

Tokia: Getaria

Adina: 10 eta 12 urte bitarteakoak

Prezioa:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude