Datozen urteotarako erronkak aurkeztu ditu Topaguneak

<!–
<!
/* Font Definitions */
@font-face
{font-family:”Helvetica Neue”;
mso-font-alt:”Courier New”;
mso-font-charset:0;
mso-generic-font-family:auto;
mso-font-pitch:variable;
mso-font-signature:50331648 0 0 0 1 0;}
@font-face
{font-family:”Frutiger Linotype”;
mso-font-alt:”Courier New”;
mso-font-charset:0;
mso-generic-font-family:auto;
mso-font-pitch:variable;
mso-font-signature:50331648 0 0 0 1 0;}
/* Style Definitions */
p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal
{mso-style-parent:””;
margin:0cm;
margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:12.0pt;
font-family:”Frutiger Linotype”;
mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;
mso-hansi-font-family:”Frutiger Linotype”;
mso-bidi-font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:EU;}
h4
{mso-style-next:Normal;
margin:0cm;
margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
page-break-after:avoid;
mso-outline-level:4;
font-size:12.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:EU;
text-decoration:underline;
text-underline:single;}
h5
{mso-style-next:Normal;
margin-top:0cm;
margin-right:0cm;
margin-bottom:6.0pt;
margin-left:0cm;
mso-pagination:widow-orphan;
page-break-after:avoid;
mso-outline-level:5;
font-size:12.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:EU;}
p.MsoBodyText, li.MsoBodyText, div.MsoBodyText
{margin:0cm;
margin-bottom:.0001pt;
text-align:justify;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:12.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:EU;}
a:link, span.MsoHyperlink
{color:blue;
text-decoration:underline;
text-underline:single;}
a:visited, span.MsoHyperlinkFollowed
{color:purple;
text-decoration:underline;
text-underline:single;}
@page Section1
{size:612.0pt 792.0pt;
margin:70.85pt 3.0cm 70.85pt 3.0cm;
mso-header-margin:36.0pt;
mso-footer-margin:36.0pt;
mso-paper-source:0;}
div.Section1
{page:Section1;}
>
–>

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak haren Zuzendaritza Batzordeak azken urtean egindako hausnarketaren emaitza aurkeztu du gaur, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan egindako prentsaurrekoan.

Topagunearen irudiaHausnarketokin batera, Topagunearen erakunde irudi berritua eta Euskara Elkarteen bazkide txartel bateratua ere aurkeztu dituzte Jasone Mendizabal zuzendariak eta Iker Martinez de Lagos idazkariak, eta Elgoibarko Izarra euskara elkarteko ordezkari Imanol Larrañaga izan dute lagun.

 

Hizkuntza komunitatea trinkotu eta zabaldu

Euskara Elkarteen mugimenduak 25. urteurrena ospatu du 2008 urtean, Arrasateko AED elkartearen sorrera gogoratu den urtean. Federazioak hamaika urtetan egindako ibilbidearen gaineko hausnarketa egin du Zuzendaritza Batzordeak eta hurrengo urteetako erronka nagusiak zehaztu ditu. Azken bi urteetan Topaguneak antolatutako e2i eta esku era jardunaldiak ere lagungarriak izan dira hausnarketa hori egiteko.

Euskararen normalizaziorako plangintzetan azken urteotan erabileraren garrantziari gero eta aitorpen zabalagoa ematen zaiola adierazi du Jasone Mendizabalek. Euskara Elkarteen mugimenduak, bere sorreratik bertatik landutako bidea dela ikusita, pozgarritzat jo dute Topagunearen ordezkariek euskararen erabilera bultzatzeko helburuek erakunde mota ezberdinetan zentraltasuna hartu izana. Helburu horiek gauza daitezen estrategia egokiak eta baliabide nahikoak bideratzea izango da hurrengo erronka. Bi ardatzetan egituratzen dute bere jarduera Euskara Elkarteek (euskararen erabilera bultzatzea eta sentsibilizazioaren bidez herritarren eta erakundeen euskararekiko atxikimenduan eragitea) eta bi ardatz horietan jarraituko du Topaguneak ere aurrerantzean bere lana antolatzen.

Euskararen normalizazioa helburu harturik, Federazioaren Zuzendaritza Batzordeak garapenaren oinarria euskaldunon hizkuntza komunitatea trinkotu eta zabaltzean jarri duela azaldu du Mendizabalek eta Euskara Elkarteen mugimenduak helburu horiekin lan eginez berebiziko garrantzia duela gogoratu du.

Topaguneak hurrengo hiru urteetarako barne hausnarketa prozesu parte hartzailea antolatuko duela azaldu du Federazioko zuzendariak, kongresu batean amaituko den prozesuan. Bazkideekin landu nahi den gogoetaren oinarria izango da hizkuntza komunitate antolatuaren gune modura tokian tokiko Euskara Elkarteen funtzioa berritzea eta aldarrikatzea. Xede nagusi hori aintzat hartuta Hizkuntza Politikaren oinarriak, parte hartzea eta sentsibilizazioa moduko gaiak izango dira aztergai prozesu honetan. Topaguneak prozesua ilusioz abiatzen duela azpimarratu du Jasone Mendizabalek.

Irudi berritua

Garai berriari irudi berrituarekin helduko diola azaldu du Iker Martinez de Lagos Topaguneko idazkariak. Federazioaren 12 urteko ibilbidean erabilitako irudia berrituta, Euskara Elkarteen aniztasuna, hurbiltasuna eta bilgune izaera jasotzen dituen erakunde irudia landu du.

Irudi berria Zuzendaritza Batzordetik abiatu eta bazkideekin landu nahi den gogoeta prozesu berrirako ikurra izatea nahi du Topaguneak.

Bazkide txartela

Hirugarren ekimen bat ere aurkeztu du Topaguneak Bilbon egindako prentsaurrekoan, Topakide txartela, Euskara Elkarteen bazkide txartela. Euskara Elkarteen mugimendua Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan ondo txertatutako mugimendua dela ekarri du gogora Imanol Larrañagak, Elgoibarko Izarra Euskara

Topakide txartelaElkarteko ordezkariak. 20.000 bazkidetik gora dituzte gaur egun Topagunea osatzen dute Euskara Elkarteek. Aspaldiko helburuari erantzunez, bazkide txartel bateratua prestatu da azken hilabeteetan.

21 Euskara Elkarteetako 11.000 bazkidek izango dute apirilaren bukaeratik aurrera esku artean gaur aurkeztu den bazkide txartela. Aurrerantzean gainontzeko Euskara Elkarteek ere beren kideentzako txartela banatzeko aukera izango dute.

Txartelak hiru helburu nagusi dituela azpimarratu du Larrañagak: tokian tokiko Euskara Elkarteen bazkideak mugimendu zabal bateko kide direla ikustaraztea, Euskara Elkarteen arteko jardun koordinatua bultzatzea eta Euskara Elkarteen Mugimenduaren jardueraren bolumena erakustea.

Topakide, Elgoibarko IzarraTxartelaren jabeek, inguruko Euskara Elkarteen jardueretan abantailak lortu ahal izango dituzte maiatzetik aurrera, beraz, eta etorkizunean txartelari bestelako erabilgarritasunak ere emango zaizkiola azaldu da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude