Kameratoiko lanak, telebistan

Abenduaren 13an Kameratoia lehiaketaren baitan Donostiako Tabakaleran sortutako lanak ETB3ko Martina saioan emitituko dira hurrengo asteotan.

Kameratoia 2008Gaur bertan (urtarrilak 19) hasiko dira saioan Kameraotiko bideoak emititzen. Lehenengoa hirugarren saria eskuratu zuen “PD.: Ondo ibili” izenekoa izango da, Puntutaparte taldearena.

Martina astelehenetan emititzen du ETB3k, 21:00etan, eta astean zenbait aldiz errepikatzen dute. ETB3ren webgunean ere eskegi egiten dute saioa, telebista digitala oraindik hartzerik ez duzuenontzat. Emisio orduen berri zehatza izateko, kontsultatu ETB3ren programazio orria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude