Ahotsenea, sortzaileen gunea proposatu dute Durangoko Azoka egunetarako

Ahotsenea logoaDurangoko azokaren 44. edizioaren inguruan, Ahotsenea, sortzaileen gunea, martxan ipintzeko proposamena egin dute zenbait sortzailek. AHOTSENEA, Gune jakin bat izango da, egungo azoka aterpetzen duen Landakotik kanpo eta espazio bikoa. Bata: kultur sortzaile eta irakurle zein entzuleen arteko elkargunerako, eta bestea, Durangora hurbilduko diren idazle eta musikariekin elkarrizketak, mahai-inguruak, solasaldiak, musika emanaldi laburrak eta antzekoak bertatik bertara egin ahal izateko. Egitarau eta informazio zehatzagoa ekimenaren webgunean bertan aurkituko duzue.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude