AED elkartea saritua izan da bere 25. urteurrenean

Arrasateko AED elkarteak 2008 urteko Ukan saria jaso du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuaren eskutik. Aurten 25. urteurrena ospatu du AED-k eta horixe bera saritu da: euskara elkarteen mugimenduan izandako aitzindaritza, alde batetik, elkarte berritzaile eta bide-erakuslea izatea, bestetik, eta zabaltasunaren alde izandako jarrera, azkenik.

Urteurrena ospatzeko ekitaldia burutzen ari ziren Arrasaten, hain zuzen ere, sariaren berri eman denean Gasteizen. Urteurrena ospatzeko ekitaldia burutzen ari zela, bideokonferentzia bidez jaso dute bertaratuek sari-emate emanaldia.

Arrasateko ekitaldiari buruzko informazio zabalagoa: goiena.net

Urteurrena ospatzeko ekitaldiei buruzko informazio gehiago: aedelkartea.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude