Kontseiluak 10. urteurreneko ekitaldi jendetsua egingo du abenduaren 13an Barakaldon

Kontseiluak abenduaren 13an Barakaldoko BECen egingo duen ekitaldiaren aurkezpena egin du. Abenduko ekitaldia mugarri modura hartuta, pausu bat harago joan nahi dela azaldu dute Kontseiluko ordezkariek BECen bertan egindako agerraldian, Bai Euskararitik Euskaraz Baira eman baita urratsa eta horrekin euskal gizartearen euskararen aldeko jarrera erakustetik euskararen aldeko konpromisoa indartzera ematen den urratsa irudikatu nahi delako.

Kontseiluaren webgunean bertan dago atzoko aurkezpenaren inguruko informazio zehatzagoa.

Ekitaldi honekin Kontseiluaren hamargarren urteurrenaren ospakizun ekitaldiei amaiera emango zaie era berean, urte osoan hainbat ekitaldi burutu baititu Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. Urteurrena gogora ekartzeko aurkeztutako bideoa duzue horren adibide:

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude