Lan deialdia Topagunean

Topagunearen haur eta gazte sailean 9 hilabetez eragile moduan aritzeko lan deialdia egin du Federazioak. Ondokoak dira deialdiaren xehetasunak:

HAUR ETA GAZTE ERAGILEA

Funtzioa
Haur eta Gazte Saileko teknikari lanak (batzordeetan eragin, bileretan erabakiak hartzeko txostenak gertatu, aktak jaso, zerbitzuak eman,…) bideratu, koordinatu eta gainbegiratuko ditu, elkarteko zuzendariaren norabide eta aholkuei jarraiki.

Eginkizun zehatzak
· Haur eta Gazte Saileko batzordeak dinamizatu eta bertako erabakiak gauzatzea
· Haur eta Gazte Sailetik sortzen diren zerbitzu eta ekintzak aurrera eramateko beharrezko diren gestio, koordinazio eta komunikazio lanak egitea.

Lan baldintzak
9 hilabeterako kontratua egun erdiko dedikazioaz.
Lanlekua: Abadiñoko Topagunearen egoitzan.

Eskatzen da:
· Euskara ondo menperatzea
· Gidatzeko karneta eta autoa
· Harreman pertsonaletarako erreztasuna
· Haur eta gazte eragile zein begirale lanetan aritua izatea
· Ekimeneko pertsona izatea
· Informatikako oinarrizko ezagupenak

Baloratuko da
· Antzeko lanetan eskarmentua izatea
· Begirale edota zuzendari tituluak izatea
· Dinamizazio soziokulturalean titulua izatea.
· Haur eta gaztetxoen heziketarako osagarriak diren bestelako jakintzatan konpetentziak izatea.

Curriculuma eta argazkia irailaren 22a baino lehen bidali honako helbidera:

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa
Arlozabal 8 bis- 1C – 48220 Abadiño (Bizkaia)
e-posta: zuzendaritza[abildua]topagunea.com
Zalantzak argitzeko: 94.621.58.16 /94.621.57.80

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude