Larrun aldizkariak euskara elkarteen oraina eta geroa aztertu ditu

Argiak argitaratzen duen Larrun gehigarriak euskara elkarteei eskaini die bere 122. zenbakia. Euskara elkarteak: oraina eta geroa izenburua eman dion aste honetako alean Larrun aldizkariak euskara elkarteetako hainbat kideren iritziak jaso ditu:

  • Onintza Irureta eta Malores Etxeberriak gidatutako mahai inguruan Amaia Miner, Iñaki Arruti, Juan Luis Arexolaleiba eta Karmen Irizarrek euskara elkarteen 25 urteotako ibilbidea eta etorkizuneko erronkak izan dituzte aztergai.
  • Iritzi artikuluen bidez berriz, lau elkartetako kideek beren historiaren berri eman eta etorkizuneko erronken gainean hausnarketak plazaratu dituzte:
    • Zigor Masipek AED elkartearen 25. urteurrenaren harira idatzi du bere ekarpena
    • Alberto Delgadok Basauriko errealitatearen berri eman du, Euskarabila elkartearena
    • Gorka Barruetabeñak Berbaro elkartearen 19 urtetako historia eta etorkizuneko erronkak izan ditu hizpide
    • Ainara Vázquezek Bagera elkartearen jarduerak zeintzuk diren azaldu ditu

Argazkia: Sareko Argia-tik hartua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude