spraikada 08: Oinarriak

Parte hartzeko baldintzak

 

  • 16 urtetik gorako gazte euskaldunek parte har dezakete, bakarka nahiz taldeka.
  • Teknika eta gaia libreak izango dira.
  • Graffitia testuarekin aurkezten bada, testua euskaraz idatziko da.
  • Graffitiaren zirriborroa DIN A3 formatuan aurkeztuko da, posta arruntez edo e-mail bidez.
  • Aurkeztutako zirriborro guztien artean, hamar aukeratuko dira uztailaren 19an Erandion buruz burukoan lehiatzeko.
  • Graffitiak 7 x 2 metroko hormetan egingo dira antolakuntzak emandako sprayak erabiliz. Gainontzeko materiala lehiakideek eramango dute.
  • Lehiaketa egunean aldez aurretik aurkeztutako zirriborroa hormaratu beharko da.
  • Sari banaketa lehiaketa egunean egingo da.

 

Izen ematea

Parte hartzaileak, zirriborroarekin batera, ondokoak bidaliko ditu:

  • Lanaren izena eta egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa. Nortasun Agiriaren fotokopia.

Posta elektronikoz edo posta zertifikatuz, ekainaren 27a baino lehen bidaliko dira.

 

Sariak

Hiru sari banatuko dira:

  1. 1.500 €
  2. 1.200 €
  3. 900 €

Antolatzaileek horrela erabakiz gero, sariak hutsik gera daitezke. Antolatzaileen eskumena da lehiaketan bidezko deritzoten aldaketak egitea.

 

Lehiaketa honetan parte hartzeak aurreko puntuetan azaldutako onartzea dakar

 

Oharra

Informazio gehiago lortzeko, zalantzak argitzeko eta zirriborroak bidaltzeko ondoko zenbaki eta helbideetara jo:

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa

Gazte Saila (Amaia)

Arlozabal 8 bis, 1.C

48220 Abadiño (Bizkaia)

 

94.621.51.16 edo graffitiak[abildua]topagunea.org

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude