Euskal Herria Zuzenean jaialdira laguntzaile modura joan nahi duzu?

  • EHZ festibalaren XIII. edizioa Idauze-Mendin (Zuberoa) egingo da ekainaren 27, 28 eta 29an.
  • Esperientzia berri bat eta jai giro aparta bizitzeko aukera ematen duen jaialdia da Euskal Herria Zuzenean.

 

 

festibalaren aurtengo kartela

Urtero modura EHZ festibala hiru egunez ospatuko da Idauze-Mendin, Zuberoan. Festibala musika jaialdi hutsa baino gehiago da; auzolanaren bidez, hainbat baloreren inguruan garatu den herri ekimena da eta, horregatik, Euskal Herriko hainbat talde eta erakundek parte hartzen dute. Euskal Herriko txoko guztietatik joandako gazteek ikusle edo laguntzaile modura aritzen dira EHZ festibalean. Topaguneak eta euskara elkarteek, aurtengoan ere, festibalean laguntzaile moduan parte hartzeko aukera zabaltzen diete gazteei.

 

 

Parte hartu nahi duzu? Zure herriko euskara elkartera jo!

Aurtengo jaialdia ekainaren 27, 28 eta 29an egingo da eta azkenengo urteotan modua, euskara elkarteetako kideak ere jaialdian izango gara laguntzaile gisa (iaz 60 laguntzailetik gora joan ziren euskara elkarteetatik).

17 urtetik gorakoa baldin bazara, laguntzeko gogoa baduzu eta jai giroan lagun berriak egin nahi badituzu, ezin duzu aukerarik galdu.

  • Laguntzaileok aisialdia eta fistibalaz gozatzea, laguntza ematearekin tartekatzen dugu. Asteburuko egonaldian lau lan txanda egingo ditugu: aparkalekua antolatu, txosnetan zerbitzari lanak egin, otorduetarako mahaiak jarri, zaborra bildu,… baina guztia giro onean!
  • Lanean ez gaudenean, festibalaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu: kontzertuak, hitzaldiak, ikastaroak, dantza, musika,…

Baldintzak

  • Ekainaren 6an 17 urte beteta izatea
  • 18 urte baino gutxiago baldin baduzu, gurasoen baimen agiria aurkeztu beharko duzu.

 

Gogoratu ekainaren 6a dela izena emateko azken eguna. Zalantzak argitzeko jar zaitez gurekin harremanetan ondoko telefono eta helbidean

Amaia Alberdi

94.621.51.16 edo gazteak2[abildua]topagunea.org

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude