Film laburren zirkuitua apirila eta maiatzean egingo da

Aurten ere, bosgarrenez, Topaguneak eta euskara elkarteek antolatuta film laburren zirkuitua martxan egongo da apirilaren 3a eta maiatzaren 16a bitartean. Aurreko lau edizioetan egin den moduan, euskaraz sortutako filmak ikusteko aukera izango da emanaldietara hurbilduta.

Bosgarren edizio honetan hamar film aurkeztuko dira emanaldietan eta aurreko urteekin alderatuta zenbait berezitasun egongo dira. Hamar filmetako hiru, Topaguneak, urtero antolatzen duen Ikus-entzunezkoen Rallyan sortu eta saritutakoak dira, azken hiru urteetako bana. Aurrekoekin batera, 2007ko Lekeitioko Zine eta Bideo Bilerak emandako Sormenezko Profesionalaren Saria eta Sari Orokorra irabazi dituen lana ikusi ahal izango da baita ere.

Martxoan aurkeztuko da aurtengo zirkuitua eta emanaldien egutegia.Â

Argazkia: Iñigo Kintanaren “Itzalak” filmeko irudia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude